XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutzetako Ospitaleko kirofanoei buruzkoa.

Gurutzetako Ospitaleko kirofanoei buruzkoa, Ezker Abertzalea Legebiltzar Taldeko Mati Iturralde andre txit argiak egina.

(Tramitera onartzea) (05/10.05.03.0399)

Mahaiak, 1996ko abenduaren 17an egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea Osasun-sailburu jaun txit gorenari egindako GALDERA, idatziz erantzuna izan dadin, eta agindu du Eusko Jaurlaritzari bidal dakiola eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

Parlamentuaren Mahaiari

Mati Iturraldek, Ezker Abertzalea Talde Parlamentarioaren kideak, Araudiaren 140. eta ondorengo ataletan oinarrituta, Osasun sailburuari, idatziz erantzuteko, Gurutzetako Ospitaleko kirofanoei buruzko galdera egiten dio.

Egun hauetan azaldu diren informazio batzuen arabera, Gurutzetako Ospitalean Aspergillus izeneko onddo bat aurkitu da eta horren ondorioz zerbitzu kirurgiko batzuk itxi behar izan dira.

Egoera hau oso kezkagarria iruditzen zaigu eta horregatik galdera hauek egiten ditugu:


1.- Zein da gaur egungo egoera eta zein neurri hartu dira?
2.- Zeintzuk dira infekzio hau sortu duten arrazoi ezagunak?
3.- Infekzio hau topatu zenetik, zer ondorio izan du gaixoengan, eta zenbat gaixorengan?
4.- Zenbat egun egongo dira kirofanoak itxita eta zer ondorio izango du itxaroteko zerrendan?

Gasteiz, 1996.eko abenduak 5.

Mati Iturralde.